Joane Somarriba Gernikan jaio zen, 1972an. Bere haurtxaroa arrunta zen, baina laster bere aitaren zeletasuna hartu zuen eta bizikleta egiten hasi zen.
Lehen, amateur bezala, Euskadin eta Espainako estatuan lasterketak egin zituen. Bera oso gaztea zen, bere ikasketak jarraitu behar zituen eta gazte askok bezala ,garai horretan, gurasoei lagundu behar zien familiaren jatetxean, Sopelan. Hango jendeak beti ikusten zuen etxetik ikastetxera, eta ikastetxetik jatetxera. Horrela pixkanaka bere pertsona formatu zen, txirrindulari eta emakume tinkoa eta saiatua bezalakoa .
Oso gaztea zen arren Miguel Indurain asko miresten du. Joanerentzat bera, bizikletaren gainean, bizikletatik jaistean bezain handia zen eta beti bere idola zen.
Denbora pasa eta gero, konturatu zen estatuan ez zeukala etorkizunik. Espainian ez zegoen neskentzako talde profesionalik, bakarrik arropa eman zioten, besterik ez. Bere ustez, kiroletan gizon eta emakumeen arteko aldea handia zen. Alde hori, are eta handiagoa zen txirrindularitzan, eta hori zen gizonezkoen taldeek aurrekontu izugarriak mugitzen zituzten eta.
Azkenean Italiara joatea erabaki zuen eta han eman zuen profesionaltasunerako eta osperako jauzia. Italian txirrindularitza lanbide ikusten dute, eta errespetu handia diote elkarri. Hori helburuak banatu egiten dituzte eta aukerak txirrindulari guztiei ematen diete. Egoera hau oso ona zen Joanerentzat eta laster hasi ziren bere zariak.
1999an bere lehen Giro irabazi zuen.2000an bere urte onena zen, Giro eta Tour irabazi zituen. Egun horietan denok genekien nor zen emakume oregugarri hori. 2001ean bere azken Tour lortu zuen. Argi zegoen bera lehen klaseko kirolaria zela, eta lasterketa asko eta gero, 2004ko urriaren 14an lehendakariaren eskutik " Euskal Herritar Unibertsala" saria jaso zuen.
Bere etxean garaikur asko egongo dira baina zihur nago zoriontasuna bere familiarekin bere helmuga onena dela.
Rosana
.................................................