ONGI ETORRI NIRE BLOGGERA

jueves, 25 de noviembre de 2010

ALKATE JAUNA

                                                                                                  Santurtzin, 2010eko 11aren 19an


Alkate jauna:

  Rosana San Emeterio naiz, betiko Santurtziar bat naiz, hau da, Kabiezesen jaio nintzen, gero herriko erdian joan nintzen eta orain, nire familiarekin, Mamarigan bizi naiz. Ibilbide honekin ia-ia Santurtzi osoa esagutzen dut.

  Nire egoera pertsonalagatik nabaritzen dut, herrian ez daukagula lekurik familia osoa egoteko, bai asteburuetan, bai arratsaldeetan. Nahiz eta parkeak eta liburutegiak eduki, ez dago leku bat actibitateak egiteko. Eguraldi txarra denean, hotzagatik, edo euriagatik, familiak etxean geratzen gara  edo merkataritza-gune batera joaten gara. Nire ustez, egoera hau pena bat da, hobeto izango zela laku bat edukitzea umeekin jolasteko, kirola egiteko , etabar, humeen artean edo familien artean.

  Hau egiteko leku bat edukitzea ez da beharrezkoa, nire ideia edozein herritako ikastetze ireki dezakeela da. Horrela, leku hori egoteko edukiko bagenu, Santurtzitarok gure herrian geratuko ginateke, eta gure artean arremanak hobeak izango lirateke.

  Espero dut nire ideia gustatuko litzaizukeela.

                                                                                   Agur bero bat:
                                 
                                                                                                          Rosana

lunes, 15 de noviembre de 2010

HELDUAROA

Zer gertatzen zaigu helduarora heltzen garenean? Gaztarotik gatoz eta aro honetan dena aldaketak dira, dena berria da, eta biziki bizitzen da dena. Konturatu gabe beste aro batera sartzen gara: "Helduaroa". Gu ez gara gazteak, baina zaharrak ere ez, aro bakoitzeko gauzarik onena daukagu.  Nahiz eta oraindik indarra daukagun gauzak egiteko, beste modu batean,   lasaiago, egiten ditugu.

  Baina helduaroan kezka ugari izaten ditugu: familia, lana, dirua eta abar, ez dugu astirik izaten disfrutatzeko, beti lanean eta beti gauza beharrezkoak egiten.  Gure ospakizunak familiarekin bakarrik egiten ditugu. Gero eta jai gutxiago ospatzen ditugu lagunekin . Zorionez hor dago Gabonetako afaria. Gehienok gure umeak amama-aititeekin utz ditzakegu bikotearekin edozein kultur ekitalditara  joateko.

  Aro honetan konturatzen  gara, janaria eta kirola egitea garrantzitsua  dela guretzat, eta denbora pixka bat ateratzen saiatzen gara gure gorputza zaintzeko.

  Helduaroan txarrena da osasun-arazo inportanteenak heltzen zitzaizkigula,  . Kolesterolarekin, azukrearekin eta tentsioarekin hasten gara eta azkenean egunero bizpahiru pilula hartzen ditugu.

  Erremediorik gabe,  ondo edo  txarto, baina bizi egin behar dugu.

Rosana / Izaskun

lunes, 8 de noviembre de 2010

DENA ORDAINDUTA EDUKIKO BAZENU, NORA JOANGO ZINATEKE ASTEBETERAKO?

  Niretzat arazo handi bat da, erabakitzea nora joango nintzatekeen  astebeterako,  dena ordainduta edukiko banu. Beno ,  arazoa ez da nora joan, norekin joan baizik.  Hiru aukera dauzkat: bakarrik joatea, nire senarrarekin ala senarrarekin eta seme-alabekin. 

  Asko pentsatu eta gero, argi daukat hobe izango litzatekeela bakarrik joatea. Nire senarra asko maite dut, eta noski,  nire seme-alabak ere bai, baina hori besalako aukera bat, bizitzan,  behin bakarrik  ager daiteke eta horregatik horrela egingo nuke.

   Astebete batek  ez du ematen askotarako. Ez  lizaidake gustatuko bi edo hiru egun pasatzea bidaia egiten leku horretara heltzeko, nahiago dut hurbil geratzea eta denbora ondo aprobetxatzea.

   Azkenean erabaki dut ibilbide txiki bat egingo nukeela penintsulako iparraldean zehar, paradore nazional batetitk, bestera. Galizian hasiko nintzateke eta Gipuzkoan  bukatuko nintzateke. Baiona, Pontevedran, nire lehen geltokia izango litzateke, Baionatik Cangas de Onisera, gero Santillana del Mar herrira eta azkenean Hondarribiara helduko nintzateke.
  Irakurri dut paradore hauek oso polita direla eta bere herriek gauza asko dauzkatela ikusteko, hau dela eta, argi daukat nire bidai kulturala  izango litzatekela eta denbora asko aprobetzatuko nukela gauzak berriak  ezagutzeko. Gero,ziur aski, denbora edukido nuke atseden artzeko.
  Orain pensatzen ari naiz, bidai hau oso polita iruditzen zaidala, eta ez zaidalako gidatzen gustatzen, erabaki dut nire senarra eramango  nuke eta horrela  hobeto pasatuko  genuke.

    Rosana.
                    

miércoles, 3 de noviembre de 2010

RICARDO MARRERO, PUERTO RICOTIK EUSKARAZ

Kaixo Ricardo:

  Rosana San Emeterio naiz,  Habe aldizkariaren arduraduna.

  Lehenik eta behin esango dizut oso pozik ipini naizela zure mezua jaso dudanean. Nire ustez, zure esperientzia euskerarekin oso interesgarria da ,eta eredugarria  da hemen ,Euskal Herrian, euskara ikasten
dutenentzat.

 Orain eskatu didazun informazioa azalduko dizut. Zure kasuan uste dut aukera onena hau dela:  Hondarribiako euskaltegia. Euskaltegia Gipuzkoan dago. Herria oso polita da eta erraza da hara heltzea, zure autoa  edo  garraio publikoa erabil baititzakezu.

  Trinkoa abuztuan izango da. Abuztuaren bitik, hogeitazazpia  arte. Hogei egun dira eta orokorrean nahikoa da ondo aprobetxatzeko.

  Ikastaroaren prezioa hirurehun eta laurogeita zortzi eurokoa da eta diru horrekin klaseak eta pentsio osoa ordaintzen da.

  Barnetegian ehun eta hogeita lau ikaslerentzako lekua dago, eta bakoitzak bere logela dauka. Eraikina oso polita da. Barnetegiaren web gunean argazki batzuk ikusi  ahal dituzu. Badago musika gela bat, liburutegia, zinema aretoa, eta abar. Badago lekurik ikasteko eta ondo pasatzeko ere bai, baina beti dena euskera practikatzeko.

  Egunean  zehar ekintza asko antolatzen dute: dantza-ikastaroal, antzerki saioak, kirolak,,,eta azkenean etorriko bazina, zure gustukoak  egingo zenituzke.

  Beno, informazio gehiago bidaliko dizut baina ikastaroa hasi baino lehen mailaketa proba bat egin beharko duzu. Hau uztailaren bederatzian izango da eta interneten bidez egin dezakezu.

  Espero dut honekin nahikoa izatea  eta laster azagutzea elkar.

  Besarkada handi bat: 
         
  Rosana