ONGI ETORRI NIRE BLOGGERA

lunes, 15 de noviembre de 2010

HELDUAROA

Zer gertatzen zaigu helduarora heltzen garenean? Gaztarotik gatoz eta aro honetan dena aldaketak dira, dena berria da, eta biziki bizitzen da dena. Konturatu gabe beste aro batera sartzen gara: "Helduaroa". Gu ez gara gazteak, baina zaharrak ere ez, aro bakoitzeko gauzarik onena daukagu.  Nahiz eta oraindik indarra daukagun gauzak egiteko, beste modu batean,   lasaiago, egiten ditugu.

  Baina helduaroan kezka ugari izaten ditugu: familia, lana, dirua eta abar, ez dugu astirik izaten disfrutatzeko, beti lanean eta beti gauza beharrezkoak egiten.  Gure ospakizunak familiarekin bakarrik egiten ditugu. Gero eta jai gutxiago ospatzen ditugu lagunekin . Zorionez hor dago Gabonetako afaria. Gehienok gure umeak amama-aititeekin utz ditzakegu bikotearekin edozein kultur ekitalditara  joateko.

  Aro honetan konturatzen  gara, janaria eta kirola egitea garrantzitsua  dela guretzat, eta denbora pixka bat ateratzen saiatzen gara gure gorputza zaintzeko.

  Helduaroan txarrena da osasun-arazo inportanteenak heltzen zitzaizkigula,  . Kolesterolarekin, azukrearekin eta tentsioarekin hasten gara eta azkenean egunero bizpahiru pilula hartzen ditugu.

  Erremediorik gabe,  ondo edo  txarto, baina bizi egin behar dugu.

Rosana / Izaskun

No hay comentarios:

Publicar un comentario