urriak 15
Ai, Eguneroko, Egunerokotxo maitea, ahoa bitsez betetzen zait koadrilakoek asteburuko plana aipatzen duten bakoitzean. KONTZERTUA! It´s only rock and roll, but Ilike it! Bost axola datorren astelehenako azterketa. Gaztea naiz eta ez badut orain bihurrikeriarik egiten, noiz egingo ditut? Eta gainera , nork esaten du zer diren bihurrikeriak? Nik uste dut ez dela hain gogorra rock&roll kontzertu batean, ohiuka ibiltzea, zoroak bezala, edo saltoak egitea , bata bestearen gainera, lurrera erori arte. Normalean gure kontzertuak horrelakoak dira!!!
Ziur aski, gero pizza batzuk erosiko ditugu eta hondartzara, joango gara afaltzera, garagardoko litro "batzuekin". Hau da onena, gaupasa hondartzan egitea!! Gau osoa pasatzen dugu musika entzuten, hitz egiten edo barre egiten. Gero, igandean, jendea hondartzara heltzen denean, gure gausak hartzen ditugu eta beste leku batera, joaten gara jaia jarraitzera . Hala ere, hau da txarrena niretzat. Nik nahiago dut lo egitera etxera joan . Baina, nork esaten die hori nire lagunei? Ba, nire taktika , beraiekin pixka bat gehiago egotea da, eta ahal dudanean etxera itzultzen naiz deskantsatzera. Gero, gehienetan,asteleheneko azterketa heltzen da , baina hori, Egunerokotxo maitea, hori beste kontu bat da!!!
ROSANA
No hay comentarios:
Publicar un comentario