Santurtzin, 2011ko urtarrilaren 20an.
Kaixo Gorka:
Rosana San Emeterio naiz, betiko Athleticzale bat. Zuk ez nauzu ezagutzen, baina askotan joaten naiz Lezamara eta San Mames futbol zelaira nire semearekin. Txikia zenetik bere aitak eta nik, gure futbolarekiko zalitasuna irakatsi diogu. Guretzat futbola, eta batez ere Athletic , ez da kirol bat, edo talde bat bakarrik, bizimodu bat baizik.
Gaur harrituta geratu naiz, irratian entzun dudanean dopinaren aurkako kontrol batean positibo eman duzula.Nire semeak esan dit hau ezinezkoa dela, baina, zoritxarrez, albistea egia dela azaldu behar diot.
Ez dakit zu erruduna zaren, ziur aski, zure azalpena emango duzu, baina kaltea eginda dago, bai zuretzat, bai guretzat.
Dena den, dopinaren inguruan dagoen giroa oso arraroa iruditzen zait. Hau da, kasu hauetan ez daukat argi nor den erruduna. Kirolariak bere lana esfortzurik gabe hobetu nahi duela. Taldeen arduradunek sari gehiago irabazi nahi dituztela.Guk gero eta gehiago eskatzen dizuegula. Ez dakit. Agian, honi buruz gehiago pentsatu behar dugu. Alegia, zer egingo genuke, zuen lekuan egongo bagina?.
Espero dut, azkenean dena argi eta garbi geratuko dela , eta esan nahi dizut San Mamesen ikusiko dugula elkar.
Besarkada handi bat: Rosana, Javi eta Gorka.
No hay comentarios:
Publicar un comentario