ONGI ETORRI NIRE BLOGGERA

domingo, 27 de febrero de 2011

ASTE ZURIA

   Nik, zuek bezala, seme-alabak dauzkat Patronato ikastetxean. Azken batzarrean egon nintzen, eta eztabaida bat sortu zen  aste zuriarekin. Denok dakigu badaramatzagu bospasei urte gure seme-alabak elurrara eramaten, baina guraso batzuk ez daude adoz horrekin, eta egitasmo hau kendu nahi dute.

   Nire alaba ez da joan oraindik, baina nire semea hiru aldiz joan da. Hau dela eta, nire iritzia azalduko dizuet. Alde batetik, eskia kirola ona da. Ba daude monitore arituak, eta umeen nibelaren arabera egiten dute lana. Horrexegatik, naiz eta kirola arriskutsua eman, haiek kontu handia daukate. Gero, umeen artean harreman onak sortzen dira, ez bakarrik bere klasean daudenekin, beste ikaskideekin baizik.

   Beste aldetik, denok dakigu eskia kirola nahiko gareztia dela, eta subentzionatuta egon arren, azkenean esfortzu bat egin beharko dugula. Gainera, neguan joaten dira, eta batzuetan eguraldiagatik ezin dute eskiatzera joan, eta ostatuan geratzen dira. Haiek jolasten ondo pasatzen dute, baina guk ez dugu ordaintzen hori egiteko.

   Hala eta guztik ere, ni adoz nago txangoarekin. Nire semea txangotik heldu zenean aldi guztietan, oso pozik zegoen. Berarentzat esperientzia oso ona izan da, ez bakarrik kirolagatik, bere ikaskideekin beste egoeraetan egoteagatik ere.

   Hau dela eta,espero dut "aste zuria" antolatzen jarraituko dugula. Kasu hauetan beti norbait ez da pozik izango, baina denok gurasoak gara, eta gure umeentzat eredu bat izan behar dugu.

    Besarkada handi bat:    Rosana.

No hay comentarios:

Publicar un comentario