ONGI ETORRI NIRE BLOGGERA

martes, 15 de febrero de 2011

ZINEMA

  Gure herriko zabalik zegoen azken zinema-areto handia itxiko dutela irakurri dut. Gaur egunean ez da arraroa hau entzutea baina, pena handia ematen dit. Batxuetan badirudi gauza bat asko entzuten dugunean, onena dela,baina   ez dut uste kasu honetan.

  Denok dakigu filma bat ikusteko aukerak desberdinak dauzkagula. Zinema-areto batera joan dezakegu edo etxean, internetetik  jaitsitako kopia bat lortu dezakegu.  Hemen   egon liteke arazoa. Bai zinemaren sarrerak asko kostatzen direla eta, bai gehienok  interneteren konexion bat etxean daukagu eta, azkenean ikusten da aretoak gero eta utsago daudela.

  Nire ustez,   krisi honetan  bakarrik salbatzen dira zentro komerzial batean dauden zinemak. Esaten dute nahiz eta oso ongi ez egon, oraindik diru asko irabasten dutela.Azkenean nahiko erosoa da arratzalde osoa zentro batean egotea. Supermerkatura edo arropako dendeetara joan dezakegu, gero zineman zein filma ikustea erabaki ahal dugu , eta arratsaldea amaitzeko afaltzera. Ez daukagu arazorik  aparkalekuarekin eta eguraldiarekin ere ez.

  Herriko  zinema-areto batean, ordea,  bakarrik filma bat daukagu ikusteko. Orokorrean,ez  daukagu  aparkalekurik,eta filma bukatu eta gero kalera irten behar dugu edozein lekutan egoteko bilatzera.

  Nik proposamen bat egitea nahiko nuke, zinemak handiak mantentzeko, areto multifunzional bat bezala bihurtu liteke. Horrela  filmak, antzerkiak,  ikuskizun desberdinak antolatu daitezke eta gainera munizipalizatuko balute errazagoa   izango litzateke mantentzea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario