ONGI ETORRI NIRE BLOGGERA

domingo, 27 de febrero de 2011

ASTE ZURIA

   Nik, zuek bezala, seme-alabak dauzkat Patronato ikastetxean. Azken batzarrean egon nintzen, eta eztabaida bat sortu zen  aste zuriarekin. Denok dakigu badaramatzagu bospasei urte gure seme-alabak elurrara eramaten, baina guraso batzuk ez daude adoz horrekin, eta egitasmo hau kendu nahi dute.

   Nire alaba ez da joan oraindik, baina nire semea hiru aldiz joan da. Hau dela eta, nire iritzia azalduko dizuet. Alde batetik, eskia kirola ona da. Ba daude monitore arituak, eta umeen nibelaren arabera egiten dute lana. Horrexegatik, naiz eta kirola arriskutsua eman, haiek kontu handia daukate. Gero, umeen artean harreman onak sortzen dira, ez bakarrik bere klasean daudenekin, beste ikaskideekin baizik.

   Beste aldetik, denok dakigu eskia kirola nahiko gareztia dela, eta subentzionatuta egon arren, azkenean esfortzu bat egin beharko dugula. Gainera, neguan joaten dira, eta batzuetan eguraldiagatik ezin dute eskiatzera joan, eta ostatuan geratzen dira. Haiek jolasten ondo pasatzen dute, baina guk ez dugu ordaintzen hori egiteko.

   Hala eta guztik ere, ni adoz nago txangoarekin. Nire semea txangotik heldu zenean aldi guztietan, oso pozik zegoen. Berarentzat esperientzia oso ona izan da, ez bakarrik kirolagatik, bere ikaskideekin beste egoeraetan egoteagatik ere.

   Hau dela eta,espero dut "aste zuria" antolatzen jarraituko dugula. Kasu hauetan beti norbait ez da pozik izango, baina denok gurasoak gara, eta gure umeentzat eredu bat izan behar dugu.

    Besarkada handi bat:    Rosana.

martes, 15 de febrero de 2011

ZINEMA

  Gure herriko zabalik zegoen azken zinema-areto handia itxiko dutela irakurri dut. Gaur egunean ez da arraroa hau entzutea baina, pena handia ematen dit. Batxuetan badirudi gauza bat asko entzuten dugunean, onena dela,baina   ez dut uste kasu honetan.

  Denok dakigu filma bat ikusteko aukerak desberdinak dauzkagula. Zinema-areto batera joan dezakegu edo etxean, internetetik  jaitsitako kopia bat lortu dezakegu.  Hemen   egon liteke arazoa. Bai zinemaren sarrerak asko kostatzen direla eta, bai gehienok  interneteren konexion bat etxean daukagu eta, azkenean ikusten da aretoak gero eta utsago daudela.

  Nire ustez,   krisi honetan  bakarrik salbatzen dira zentro komerzial batean dauden zinemak. Esaten dute nahiz eta oso ongi ez egon, oraindik diru asko irabasten dutela.Azkenean nahiko erosoa da arratzalde osoa zentro batean egotea. Supermerkatura edo arropako dendeetara joan dezakegu, gero zineman zein filma ikustea erabaki ahal dugu , eta arratsaldea amaitzeko afaltzera. Ez daukagu arazorik  aparkalekuarekin eta eguraldiarekin ere ez.

  Herriko  zinema-areto batean, ordea,  bakarrik filma bat daukagu ikusteko. Orokorrean,ez  daukagu  aparkalekurik,eta filma bukatu eta gero kalera irten behar dugu edozein lekutan egoteko bilatzera.

  Nik proposamen bat egitea nahiko nuke, zinemak handiak mantentzeko, areto multifunzional bat bezala bihurtu liteke. Horrela  filmak, antzerkiak,  ikuskizun desberdinak antolatu daitezke eta gainera munizipalizatuko balute errazagoa   izango litzateke mantentzea.

miércoles, 2 de febrero de 2011

SARRERA

  Beti pentsatzen dugu gerrak oso hurrun daudela baina, gerra kazetaritzei esker, zer pasatzen den, argi eta garbi jakin dezakegu. Antzinako gerretan, hurrun dauden gatazketan, albisteak jakiteko gerra kazetaritzen informatzioa itxaron behar zuten, eta ez zegoen argi gauzak horrela zirela. Gaur egungo gerretan, ordez, dena  ia-ia zuzenean jakin dezakegu. Ikusten dugu zer pasatzen ari den, ez bakarrik zer kontatzen digute.

miércoles, 26 de enero de 2011

GUTUN BAT FUTBOLARI BATI

                                                                                Santurtzin, 2011ko urtarrilaren 20an.


Kaixo Gorka:

Rosana San Emeterio naiz, betiko Athleticzale bat. Zuk ez nauzu ezagutzen, baina askotan joaten naiz Lezamara eta San Mames futbol zelaira  nire semearekin. Txikia zenetik bere aitak eta nik, gure futbolarekiko zalitasuna irakatsi diogu. Guretzat futbola, eta batez ere Athletic , ez da kirol bat, edo talde bat bakarrik, bizimodu bat baizik.

Gaur harrituta geratu naiz, irratian entzun dudanean dopinaren aurkako kontrol batean positibo eman duzula.Nire semeak esan dit hau ezinezkoa dela, baina, zoritxarrez, albistea egia dela azaldu behar diot.

Ez dakit zu erruduna zaren, ziur aski, zure azalpena emango duzu, baina kaltea eginda dago, bai zuretzat, bai guretzat.

Dena den, dopinaren inguruan dagoen giroa oso arraroa iruditzen zait. Hau da, kasu hauetan ez daukat argi nor den erruduna. Kirolariak bere lana esfortzurik  gabe hobetu nahi duela. Taldeen arduradunek sari gehiago irabazi nahi dituztela.Guk gero eta gehiago  eskatzen dizuegula. Ez dakit. Agian, honi buruz gehiago pentsatu behar dugu. Alegia, zer egingo genuke, zuen lekuan egongo bagina?.

  Espero dut, azkenean dena argi eta garbi geratuko dela , eta esan nahi dizut San Mamesen ikusiko dugula elkar.

Besarkada handi bat:                Rosana, Javi eta Gorka.

lunes, 17 de enero de 2011

EGUNEROKOA

                                                                                                                                            urriak 15

Ai, Eguneroko, Egunerokotxo maitea, ahoa bitsez betetzen zait koadrilakoek asteburuko plana aipatzen duten bakoitzean. KONTZERTUA! It´s only rock and roll, but Ilike it! Bost axola datorren astelehenako azterketa. Gaztea naiz eta ez badut orain bihurrikeriarik egiten, noiz egingo ditut? Eta gainera , nork esaten du zer diren bihurrikeriak? Nik uste dut ez dela hain gogorra rock&roll kontzertu batean, ohiuka ibiltzea, zoroak bezala, edo saltoak egitea , bata bestearen gainera, lurrera erori arte. Normalean gure kontzertuak horrelakoak dira!!!

Ziur aski, gero pizza batzuk erosiko ditugu eta hondartzara, joango gara afaltzera, garagardoko litro "batzuekin". Hau da onena, gaupasa hondartzan egitea!!  Gau osoa pasatzen dugu  musika entzuten, hitz egiten edo barre egiten. Gero, igandean, jendea hondartzara heltzen denean, gure gausak hartzen ditugu eta beste leku batera, joaten gara jaia jarraitzera .  Hala ere,  hau da txarrena  niretzat. Nik nahiago dut lo egitera etxera joan . Baina, nork esaten die hori nire lagunei? Ba, nire taktika , beraiekin pixka bat gehiago egotea da, eta ahal dudanean etxera itzultzen naiz deskantsatzera. Gero, gehienetan,asteleheneko azterketa  heltzen da  , baina hori, Egunerokotxo maitea, hori beste kontu  bat da!!!

                                                                                                                  ROSANA